MoodleMoot Euskadi

2009/05/15 – Universidad de Deusto

Flower

CFP

Call for papers

Laburpenen Epemuga: 2009/04/10

Komunikazioen Epemuga: 2009/04/20

MoodleMoot-eko laburpenak online bidaltzeko epea ireki da.

Aurkezpenak honakoak izan daitezke:

• Banakakoen artikuluak (laburpenak gehienez 200 hitz).

• Moodle esperientziak unibertsitatean (laburpenak gehienez 200 hitz).

• Moodle esperientziak hezkuntza ez unibersitarioan (laburpenak gehienez 200 hitz).

• Moodle esperientziak enpresa eta etengabeko formakuntzan (laburpenak gehienez 200 hitz).

• Garapen berriak Moodlen (laburpenak gehienez 200 hitz).

• Estrategia instituzionalak Moodleren garapen, inplantazio eta zabalkundean (laburpenak gehienez 200 hitz).

Komunikazioak aurkezteko deiaren ohartarazpena

Kaixo denoi:

Mezu honen bitartez “Moodle Esperientzien Elkartrukeen III. Jardunaldia: MoodleMoot Euskadi 2009″ ekitaldiaren berri eman nahi dizuegu, Deustuko Unibertsitateak antolaturik datorren maiatzaren 15ean (ostirala), Bilbon.

Ekitaldi honen helburua da eragile ezberdinei, esperientziak trukatzeko eta Moodle-ren erabilera eta garapen posibleei buruz eztabaidatzeko aukera eskaintzea.

Ekitaldian hitzaldi gonbidatu bat egongo da, komunikazio eta tailerrekin batera. Laburpenak bidaltzeko epemuga apirilaren 10a da eta komunikazioak bidaltzeko, apirilaren 20a. Komunikazioak ISBNdun DVD batean argitaratuak izango dira eta hauetako batzuk ahozko aurkezpenak egiteko aukeratuak izango dira. Azken hau maiatzaren 4an jakinaraziko da.

Laburpen eta komunikazioetarako ez dago aurrez ezarritako formaturik, nazioarteko estandarrak betetzea gomendatzen bada ere.

Komunikazio eta aurkezpenak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan onartuko dira.

Era berean, Moodle komunitatean hain bereizgarria den ezagutza elkarbanatzeko espirituarekin, komunikazioak eta ahozko aurkezpenak “Aitortu – Partekatu Creative Commons 3.0″ lizentziarekin lizentziatuak egon beharko dira (zehaztasun gehiago ondorengo helbidean: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/es/).

Parte hartzera animatzen zaituztegu, bai hizlari gisa eta baita entzule gisa ere.

Agur bero bat,

Programa Batzordea